XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAXE NAFARROA KANTUZ

Maiatzaren 3an iragan da Baigorrin Kantu xapelketako Baxe Nafarroako finalerdia.

1200 bat entzule, 150 kantari metatzen zirela ezker paretan.

Ikus-molde bat

Maila ederreko kantaldia

Lehenik harritu gaituena kalitatea da.

Talde guziek biziki serioski prestatua zuten beren kantua, musikari arraroak ere entzun ditugu.

Antolatzaleek arras ontsa erabili dute saila, ahal bezain laster segiaraziz.

Mikroen plantatzea laster zoan...

Denetarik

Ainitz kantu klase entzun da: biziki modernoak, xahar modukoak, irriegingarriak, tirolienak, klasikoak, hunkigarriak, omenaldi modukoak.

Ageri zen kantariek zerbait nahi zutela erran eta kantua ez zutela nola nahika hautatua.

Hori publikoak biziki estimatu du.

Eskasak

Gauzak behar baitira den bezala erran: berriz ere errepika dezagun Euskal Herrian ez dugula behar bezalako salarik hainbeste jenderen errezebitzeko eta partikulazki kalitatezko soinua gisa hortan hedatzeko.

Publikoaren erdiak, erran nahi baita bazterretan zirenek, ez du gauza haundirik entzun...

Zer domaia! Batzu ere pleni dira musikak kantua estaltzen baitzuen.

Segida bat emaiteko

Antolatzaleek ez dute gordetzen xapelketa ez dela estakuru bat baizik kantuaren bultzatzeko.

Eta hor bide onean gira nik uste.

Aski zen eguerditan Bixentaenean izaitea eta hango kantuaren entzutea.

Aski zen gauaz Baigorriko ostatuetan itxuliño bat egitea hango giroaren senditzeko: denak kantuz ari ziren eta gogotik...

Baigorrin agertu kantari guziek merexi dute segitzea.

Hortako badira ideia frango.

Negu huntan abiatuko omen dira eskuin eta ezker gau beila batzu, kantarien afari eta nik dakita zer...

Beste batzuek diote ere kantu zaharraren inguruan behar laitekela zerbait egin...

Ez da ideia eta nahikeria falta.

Gora Baxe Nafarroa eta gora kantariak!

Han zena